Muxikako Udalaren
laguntzagaz

Aurtengo hitzaldia oraindino zehaztu barik dago: bai eguna eta baita gaia be. Azaroan izango da, urtero lez, eta orduan be gai interesgarriren bat ezagutzeko aukera edukiko dogu adituren bategaz. Laster emongo dogu horren barri. 

Aurreko urteetan kirola, abentura edota egunean egon ziran gai interesgarriak landu doguz: Txirrindularitzaren egoera (Julian Gorospe, Miguel Madariaga, Mikel Pradera), arrauna (Fernando Zugasti, Izortz Zabala, Iker Zabala, Ramon Basaldua), mendizaletasuna (Alberto Iñurrategi, Alex Txikon eta Gaizka Itza), edota zesta punta (Edorta Basterretxea). Igaz Fracking teknikari buruz aritu zan David Cobos.

Fracking, gasa lurpetik atarateko sistema

Iazko hitzaldian, azaroaren 23an, Fracking Ez Bizkaia plataformako kide dan David Cobos frackingaren inguruko hitzaldia eskaini eban Ariatzako eskoletan. Cobosek gasa ataratzeko modu honen barri emon eban hogei bat lagunen aurrean.

Ameriketako Estatu Batuetan gasa zelan ataraten dabeen azaldu eban, han nahiko aurreratuta dagoelako teknika hau. Uragaz batera produktu kimikoak sartzen dabez, minbizia sor dezaketenak be bai, antza danez. Horregaz lur azpiko harriak apurtu eta egindako zulo baten bitartez gasa ataraten dabe. Durangaldean teknika hau aztertzeko baimenak emon dabez, nahiz eta oraindik gasa atarateko baimenik ez dan emon.

EKINTZAK

Mendi Martxa 2015

  Ekainaren 13an egingo dira Ariatzatik Ariatzara izeneko X. mendi martxa eta III. mendi ...

Mendi Martxa 2014

Aitor Madariaga eta Iratxe Muñoz nagusitu ziren Urdaibai Kopako hirugarren proba puntuagarrian ...

San Juan suak

Su eder-ederra egin gendun San Juan bezperan Ariatzako plazaren ondoan. Ohikoa dan moduan ...

Scroll to top

Utilizamos cookies para ofrecer a nuestros visitantes una forma más cómoda y eficiente a la hora de navegar por nuestra web. Al utilizar nuestra web aceptas nuestra Política de Cookies.

Acepto la política de cookies de este sitio