Muxikako Udalaren
laguntzagaz

Oraindik ez dogu zehaztu zein izango dan aurtengo emonaldia: ez eguna ezta musikariak be. Urtero lez, abenduan izango da, baina emongo dogu horren barri Gabon egunak hurbildu ahala.

Urtero musika talde edo kantariren baten emonaldia antolatuten dogu Gabon jaien inguruan. Normalean Santa Kurtze elizak eskaintzen dauen eszenatoki bikainean izaten dira, baina inoiz antxinako eskoletan be egin izan doguz.

Esti eta Olatz

Esti eta Olatz bikotearen emonaldia abenduaren 27an gozatu gendun Ariatzako Santa Kurtze elizan. Estibaliz Olivares gitarragaz eta Olatz Goikoetxea zeharkako xirulagaz aritu ziran, euren ahots gozoei laguntzeko. Berrogeita hamar lagun inguru batu ginen bertan, Gernika-Lumon Ibilaldiaren alde egin zan kontzertu entzutetsuaren itzalean. Dana dala, elizak eskaintzen dauen eszenatoki bikainaren akustika itzelak lagunduta Zeanuriko nesken saioa benetan ederra izan zan.

Gaudeamus Korala

Gaudeamus Korala izan gendun Ariatzako elizan 2012ko abenduaren 14an. Saio ikusgarria eta, jakina, entzungarria eskaini euskuen gernikar gazteek. Gabon inguruan izanik, ez zan falta izan sasoi horretako euskal kanta klasikorik, baina ordu bete eta erdiko saioan Gernika-Lumon aurkeztu behar eben bonbardaketaren inguruko lana be eskaini euskuen. Lehen aldiz eta inork baino arinago gozatu ahal izan gendu, orduan. Saio alaia, gehienetan; hunkigarria, batzuetan; gozagarria, hasieratik amaierara arte.

Eliza ia ia bete egin zan, ariatzarrokaz zati handi baten, baina baita ia hogeita hamar musikari ingururen guraso eta lagunekaz. Danen izenak ipintea gaitza izango danez, Juli Foruria zuzendariaren izenean pertsonalizatuko doguz eurei emon beharreko eskerrak hain saio polita ekarteagaitik.

 

Concertino Vocal

Aho zabalik itxi gaituen zortzikote honek, belarrietatik sartuten jakuzan doinuak entzunda. Musika zaleak bagara Ariatzan, baina opera entzuteko ohiturarik ezean, haien kantu ozenek, haien abots zoli eta indartsuek barru-barruraino heldu jakuzan. Elizan batu ginen ehun bat lagunen txalo zaparradak saioaren mailaren adierazle izan ziran

 

Izaro Abesbatza

Bermeoko taldeak saio alaia eskaini eban Santa Kurtze elizan. Dozena bat kantu esagunegaz ikusentzuleon kanturako gogoa be piztu eban baten baino gehiagotan eta saioa luzatu izan baeben be ez jakun asko ardura izango, gustora geratu ginen eta. Eliza ia bete egin zan.

EKINTZAK

Mendi Martxa 2015

  Ekainaren 13an egingo dira Ariatzatik Ariatzara izeneko X. mendi martxa eta III. mendi ...

Mendi Martxa 2014

Aitor Madariaga eta Iratxe Muñoz nagusitu ziren Urdaibai Kopako hirugarren proba puntuagarrian ...

San Juan suak

Su eder-ederra egin gendun San Juan bezperan Ariatzako plazaren ondoan. Ohikoa dan moduan ...

Scroll to top

Utilizamos cookies para ofrecer a nuestros visitantes una forma más cómoda y eficiente a la hora de navegar por nuestra web. Al utilizar nuestra web aceptas nuestra Política de Cookies.

Acepto la política de cookies de este sitio