Muxikako Udalaren
laguntzagaz

Google Erth ibilbidearen argazkia 2015

  Ekainaren 13an egingo dira Ariatzatik Ariatzara izeneko X. mendi martxa eta III. mendi lasterketa. Lehenengoa goizeko 8:30ean hasiko da eta lasterketa, Campos Urdaibai Koparako baliagarria izango dana, goizeko 9:30ean. Biak be, Ariatzako plazatik urtenda.

 Urteurren biribila apal-apal sortu gendun martxarako, eta ibilbide biribila osatzen joan garena hamarkada honetan zehar; ikuspegi ederrakaz, bidexka erakargarriakaz eta, lantzean behin, bidean agertzen izan diren ezusteko ikusgarriekaz. Aurten be egongo da halakorik, duda barik.

Lasterketak hirugarren edizinoa beteko dau, 2015eko Urdaibai Kopako bosgarren proba izanik. Beste korrikalarien kontra eta, batez be, zeure buruaren kontra konpetidu gura badozu, hauxe da zure proba.

Ohikoa dan moduan webg onen bitartez egin behar da inkripzinoa, nahiz eta egunean bertan eta eskura ordainduta be egin leiken. Hori bai, garestitxoago. Honen arrazoia, danok dakizuen lez, zenbat parte hartzaile izango zareen albait arinen jakitea baino ez da, jan-edanak eta antolakuntzako bestelako gauzak hobeto kalkulau ahal izateko. Horregaitik be, garrantzitsua da ekainaren 7a baino lehen izena emotea, kamisetak egiteko marjina behar da. Hortik aurrera izena emoten dabeenak kaltzerdiak izango dabez opari. Dana dala, webgunetik izena emoteko azken eguna ekainaren 11 izango da.

--- >> Izena emateko epea amaitu da. Larunbatean apuntatu leike: << --

Lehenengoa goizeko 8:30ean hasiko da eta lasterketa, III Campos Urdaibai Koparako baliagarria izango dana, goizeko 9:30ean. Biak be, Ariatzako plazatik urtenda.

--->Ibilbidearen track-a <---

Ibilbidearen noranzkoak:

 

Martxaren deskribapena

 

    Ariatzako plazan hasiko gara, irten eta berehala toki berezi batetik zeharkatuko dugu Bi-635 errepidea , segidan Errekatxu auzotik Usparitxa auzora igoko gara hortik Txakale ingururantza abiatuz. Txakalera heldu baino arinago erreka txiki,polit eta ur jauzi txikien ondotik igoko gara Gorozika eta Gerekiz lotzen dituen errepidera irten eta gurutzatu arte; hemendik zati oso gogor bateri ekin beharko deutzagu Atxeli mendira (405m) igotzeko, bertan gurutze handi zuri bat dago,hau izango da gurutzatuko ditugun inguruko bost tontorretatik bat.

 

Hemendik Usparitxamendira joango gara, hau izango da ibilbideko bigarren tontorrik altuena (445m).

 

    Usparitxamendi atzean utzi eta kurtzia baserrirantz joango gara, heldu baino arinago anoa postua gurutzatuko dogu. Gurutzatu bezain laster aldapa behera egingo dogu baserrirantz,baina heldu baino arinago ezkerrera egingo dogu eta istori garrantzitsua duen Ziriloren bidetik zehar joango gara hegoalderantz. Gutxira, azkenengo anoa postu berberetik igaroko gara,bertatik ibilbideko tontorrik altuenera joateko, Arburu (552 m) ,segidan 500 metroko jeitsiera oso teknikoa egin beharko dogu Torre barri-ko baserrirarte,berriro Bi-635 errepidea gurutzatuko dogu aintzinako zubi eder baten azpitik,hemen ere anoa likido eta solidoa egongo diez.

 

    Eguneko aldapa gogorrenari aurre egiteko prest gaude,Askari-ko tontorra,200 metroko oso igoera gogorra eta tekniko,bide eztu,zulo eta lau eskuekin lurra heltzeko bizpahiru leku ere badauz.

 

    Hemendik Oka auzora jeitsiko gara berriro gora egiteko ibilbideko azkenengo tontorrera, Okolomendi 210m; tontorretik 200 metrora, okolo baserrian, anoa likido eta solidoa egongo da,indarrak hartu eta berriro jeisteko piperrene baserrira hemendik berriro gora egiteko aldapa labur baina gogor batetik apalondo tontorrera igotzeko.

 

Hemendik helmugara goitik beherako bidea da,oso azkar egiten diren 4.5 kilometro.

 

DATA: 2015-06-13

 

ORDUA: 8:30 martxa/9:30 lasterketa

 

LUZERA: 19.5 Km

 

DESNIBELA: 1200 m+

 

METATUTAKO DESNIBELA: 2400 m

 

ANOA LIKIDOAK: 4

 

ANOA SOLIDOAK: 4

 

 

ADI DANOK: Oroigarri moduan banatuko dan kamiseta jaso gura badozue, ekainaren 7a baino lehen izena emon behar da. Bestela, beste opariren bat izango dozue.

Webgunetik izena emoteko azken eguna ekainaren 11a izango da.

 

 

 

Aitor Madariaga eta Iratxe Muñoz nagusitu ziren Urdaibai Kopako hirugarren proba puntuagarrian

Lasterketan 85 kirolari izan ziran; mendi martxan, barriz, 165

Aitor Madariaga nagusitu zen ekainaren 7an Muxikako Ariatza auzoan korritutako Bigarren Urdaibai Koparen laugarren proba puntuagarrian. Gernikarraren ostean Aritz Martín eta Iñigo Carbalho sailkatu ziren. Ibilbideak 16 kilometro zituen eta irabazleak 02:01:37ko denboran bete zuen, podiumean lagun izan zituenak, aldiz, 02:04:51 eta 02:05:14 behar izan zuten, hurrenez hurren.

Nesken mailari dagokionez, Iratxe Muñozek iazko garaipena errepikatu zuen, erlojua 02:25:26 denboran geratuz (23. sailkatua izan zen orokorrean), Agurtzane Argiarro eta María Zorroza bere atzetik utziz. Argiarrok 02:28:00 (orokorrean, 29. izan zen) eta Zorrozak 02:30:45 (orokorrean, 31. izan zen) denbora bete zuten.

Guztira 85 parte hartzaile izan ziren, iaz baino 21 gehiago, nahiz eta 68k baino ezin izan zuten amaitu, batzuek arazo fisikoak izan zituztelako beroagatik edo bestelako lesioengatik. Proba goizeko 9:30ean hasi bazen ere, beroa izan zen nagusi, nahiz eta ibilbidearen zati gehienak gerizpean izatean. Honenbestez, guztiak pozik azaldu ziren igarotako lekuen edertasun eta egokitasunarekin. Bidean Apalondo, Okolomendi, Askari, Atxeli eta Arburu igo zituzten.

Beste alde batetik, egun berean –kontrako noranzkoan– Ariatzako Bederatzigarren mendi martxa egin zen inoizko parte hartze handienarekin. Proba honetan 165 kirolarik hartu zuten parte. 

  Sailkapen orokorra ikusteko klikatu hemen...


Gehiago irakurri...

Oier Ariznabarreta eta Iratxe Muñoz nagusitu ziran Urdaibai Kopako hirugarren proba puntuagarrian

Lasterketan 64 kirolari izan ziran; mendi martxan, barriz, 150

Gehiago irakurri...

EKINTZAK

Mendi Martxa 2015

  Ekainaren 13an egingo dira Ariatzatik Ariatzara izeneko X. mendi martxa eta III. mendi ...

Mendi Martxa 2014

Aitor Madariaga eta Iratxe Muñoz nagusitu ziren Urdaibai Kopako hirugarren proba puntuagarrian ...

San Juan suak

Su eder-ederra egin gendun San Juan bezperan Ariatzako plazaren ondoan. Ohikoa dan moduan ...

Scroll to top

Utilizamos cookies para ofrecer a nuestros visitantes una forma más cómoda y eficiente a la hora de navegar por nuestra web. Al utilizar nuestra web aceptas nuestra Política de Cookies.

Acepto la política de cookies de este sitio